Unitate didaktikoak

Azoka > Ipuinak

Izeba Mariasunen ipuinak — Joseba Sarrionandia

Izeba Mariasunek sarritan esaten zuen: “ Ipuin bat kondatuko dizuet” eta orduan gu bere inguruan eseritzen ginen.

Izeba Mariasunen izarra zirkuluaren erdian dirdiratzen zen. Eta hasten zen: “ Behin batean bazen mutil bat Ameriketara joateko ilusioa zuena. Joan da Baionara eta han hartu du untzi bat Guatemalarantza doana, jendez gainezka bete denean untzi hori abiatu da, Baionako barra iragan du, eta iadanik itsaso zabalean barrena doa…”

Eta isildu egiten zen itsasoaren tamainuaz gogoetan balego bezala.

Eta guk esaten genion: “ Eta gero, izeba, zer gertatu zen?”

Eta berak: “ Itxadon beharko duzue ea mutil hori itzuli eta zer gertatu zitzaion kondatzen duen”

Ikaslearen txokoa

Garapena eta diseinua iametza interaktiboa